Komisiñoak aurreratu digu aurten ez dela nobedaderik egongo. Iaz Never Surrender taldeak egindako MKJ Kantue izan zen berritasun nagusia eta aurten kantua berreskuratu eta zabaltzeko asmoa dute.
Jatetxeak, prezioari begira
Krisiak eztanda egin zuenetik laugarren Maritxu Kajoi izango da aurtengoa. Eta lasai asko esan dezakegu 2012ko edizioan bereziki igarriko direla krisiaren ondorioak.
Jatetxeak dira termometro ona; askotan esan digute azken urteetan asko jaitsi dela eskaria. Atzean geratu da azken orduan mahaia lortzea ezinezkoa bihurtu zen garaia: "Azken lau urteetan bereziki asko jaitsi da eskaria, oso baxu dabil", adierazi digute Sara merenderuan. Horregatik Merkaldi.com ekimenarekin bat egin dute: "Duela gutxi enteratu ginen deskontuak egiten dituen webgune bat zegoela eta ekimenarekin bat egitea erabaki genuen".
Hala, 43 euroko menuari %35eko beherapena egin eta 28 eurotan emango dute bazkaltzen. Afaria ere prezio berean eta gainera, autobus zerbitzua jarriko dute Garibain, 21:00etatik 01:00etara. Beste hainbat jatetxek ere urteroko menuaren prezioa jaitsi dute Maritxu Kajoi egunerako.
Estetikan ere beherapenak
Jantzietan ere eragina izango du krisiak. Amaia Albes diseinatzaileak diosku zenbait dei jaso dituela jantzi berria erostea ekiditeko: "Hainbat lagun etorri zaizkit esanez iaz dirutza gastatu zutela jantzian eta aurten ez dutela berria erosi nahi. Soinekoaren arabera, aldaketa txiki batzuk eginda berria dela dirudi". Norberaren aurrekontura moldatzen da Albes, argi duelako: "Dotoretasunak ez du preziorik".
LEKUA DUTEN JATETXEAK (EGUBAKOITZEKO DATUAK)
Txondorra erretegia
Bazkaria: 40 lagunendako
Afaria: 40 lagunendako
Bi menu, 36 € eta 50 €
Santa Ana hotela
Bazkaria: Dena beteta
Afaria: 70 lagunendako
Bi menu, 30 € eta 40 €
Aldape jatetxea
Bazkaria: Dena beteta
Afaria: 10 lagunendako
Menua: 38 €, baina aldatu eta prezioa jaisteko aukera
Errastiko jatetxea
Bazkaria: 15 lagunendako
Afaria: 60 lagunendako
Menua: 30 €
Hilarion jatetxea
Bazkaria: Dena beteta
Afaria: Bost lagunendako
35€, afariko menua
Larrinetxe jatetxea
Bazkaria: 35-40 lagunendako
Afaria: 50 lagunendako
Menua: 33€ (Kartatik aukera daiteke)
Kanpazar jatetxea
Bazkaria: Dena beteta
Afaria: 20 lagunendako
Menua: 40 €
Kataide jatetxea
Bazkaria: Lekua soberan
Afaria: Lekua soberan
Menua: 25€
Gaindegi jatetxea
Bazkaria: Dena beteta
Afaria: 30 lagunendako
Menua: 30€
Sara merenderua
Bazkaria: Lekua soberan
Afaria: Lekua soberan
Menua: 28 € (Merkaldi.com)
Ugaran jatetxea
Bazkaria: 20 lagunendako
Afaria: Konfirmatzeke
Menua: 60 €
Arteaga jatetxea
Bazkaria: 50 lagunendako
Afaria: 70 lagunendako
Menua: 36-40 € artean
Garaia jatetxea
Bazkaria: Lekua soberan (erreserbarik ezin da egin)
Afaria: Lekua soberan (erreserba egin behar da)
Bazkaltzeko eguneko menua (8,5€) eta afaltzeko 30 €
OHARRA: Pildain eta Txirrita jatetxeak itxita egongo dira Maritxu Kajoi egunean. Uxarte jatetxean, berriz, urriaren 1etik aurrera har daiteke lekua. Bestalde, goian dituzuen jatetxeetan lekua dago baina datuak egubakoitzean eguneratu ziren azkenengoz. Beraz, aldaketaren bat egon daiteke.