Hain justu ere, 29 lagun elkartu ziren Besaidekoen Bizkaiko biraren hamaikagarren irteeran, atzo. Garibaiko autobus geltokian zuten hitzordua goizeko 7etan. Handik, Burgoseko Hornes herriraino eta bertatik oinez maldan gora Balgerri (1.106m) tontorreraino.
Handik Ordunteko mendilerroko mendi guztiak egin zituzten (Ilso de las Estacas, 1.038m; Maza de Pando, 1.021m; Burgüeno, 1.043m, eta Kolitza, 874m). Mendilerroa zeharkatu soetan, jaitsiera Balmasedaraino. Enkarterrietako herri dotorean bazkaldu eta arratsaldeko bostetan bueltan ziren Arrasaterantz.
Orotara, 21 kilomeyro egin zituzten oinez eta 6 ordu behar izan zituzten horretarako. Eguraldia, "haizetsua, baina oso ona ibiltzeko" kontatu digutenez.