Eguraldi ona lagun bizikleta bira polta egin dute gaur Seber Altuben hasi eta bidegorrian zehar Eskoriatzaraino. Mokadutxoa izan dute han eta indarrak berreskuratuta itzuli dira arrasatearrak etxera.
Zapatuan, ostera, aurreko urteetan harrera bikaina izan duen birzikleta azoka egin zuten beste behin ere arrakasta handiarekin. Bizikletek sortu zuten ikusmina eta azoka zabaldu zenerako jende mordoxka zegoen elkartuta; zozketak ere egin behar izan zituzten, zazpi hain zuzen, batek baino gehiagok erosi gura zuelako berbera. Azokan jarritako bizikleten erdia baino gehiago saldu zituzten, gehienek prezio bikaina zuten eta. Patinak eta patineteak, ostera, gutxiago izan ziren.
Bizikleta eta auto elektrikoak
Azoka egin bitartean, segway ibilgailuak, eta bizikleta eta auto elektrikoak probatzeko aukera izan zuten herritarrek Biteri plazan. Eta halako aukera ondo aprobetxatzen jakin zuten batzuek behin eta berriz ibilita.