Euskaraz bizitzeko deia eginez jai giroan pasatu zuten arratsaldea ume, gazte eta helduek, atzo. Euskaraz bizitzeak merezi duela aldarrikatzeko gainera, esfortzua egiteko gertu agertu ziren asko, eta takarraran jardun zuten plaza inguruan. 5 eta 6 urteko neska-mutikoek hasi zuten ekitaldia eta 15-17 urte artekoek itxi umeen tartea. 19:00etan helduen txanda izan zen eta 5 kilometro ziren egitekoak. Azkenean hiru bira eman beharrean herrian zehar bi bira eman zituzten antolatzaileek hala aginduta.