Nik euskara maite dut lelopean abiarazi du Arrasateko Udal Euskaltegiak aurtengo kanpaina, hainbat galdera aireratuta: "Nork ukatuko du hori? Denok maite dugu euskara; nola ez? Baina zenbatek egiten du berba euskaraz? Zenbat bizi gara benetan euskaraz? Eta zenbat eta zenbat dago oraindik ere nahikoa erraztasun ez daukana euskaraz lasai egiteko?". Udal Euskaltegitik diote euren eginkizuna dela pauso hori ematen laguntzea.