"Giroa beroatu" eta "herritarrak aktibatzeko" helburua izan duela manifestazio zaratatsuak azaldu digute batzordekoek. Hala, protesta zaratatsuak, "askorendako oharkabean" pasatzen ari den egoerari aurre egin nahi diola gaineratu digute; "Konplexurik gabe eta denok batera, indarrak biltzeko ordua da", azpimarratu dute. Amaieran, bihar, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo diren manifestazioetara joateko deia egin dute.