Joan zen zapatuan baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez. 16 saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak, ardo ekologikoa, ahate haragia eta deribatuak, berduren kontserbak, pastelak, ogia, gazta, bidezko merkataritzako saltokia, baserriko oilaskoak…
Ezohiko produktu bat ere bertan egon zen, eta arrakasta handia eduki ere: esne begetala egiteko tramankulua, Chufamix izenekoa. Eta denboraldiko barazkiekin eginiko pintxoak dastatzeko aukera ere egon zen, bertaratutako bezeroentzat doan.
Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, beti bezala, goizean zehar bertaratutako bezeroen artean. Txartel saritua David Mayo Matillarena izan zen eta produktu sorta, Meatzerreka auzoko Askasibar Baserriko Rakel Perez Arenaza prestatu du oraingoan.