Euskadi Ziklismo Fundazioak elkartasuna adierazi die Velascori eta Txurrukari

Sergio Azkarate Beitia 2012ko irailaren 21a

Sare sozialak eta foroak sutan daude. Euskal zaleek, orokorrean, ez dute ulertzen Euskaltelek hartu duen erabakia, Velasco arrasatearrari eta Txurrukari kontratua ez luzatuta. Eta, are gehiago, Euskadi Ziklismo Fundazioak berak ere eman du iritzia, Miguel Madariaga buru dela. Adierazi du ez fundazioak ez Madariagak berak ez daukatela zerikusirik Euskaltelen kirol-politika berriarekin. Beraz, argi utzi nahi izan dute ziklista bi horiek taldean ez segitzea Euskaltelen proiektuaren kirol-zuzendaritzaren erabakia izan dela. Azkenik, fundazioak eskerrak ematen dizkie ziklista bi horiei urte hauetan guztietan egin duten lanagatik eta izan duten inplikazioagatik, eta elkartasuna adierazten die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak