Arratsaldean zehar beste lau geldiune egingo dituzte: Biteri plazan, Herriko plazan, Arbolapetan eta Sebero Altupe plazan. Azken geldialdi hori izango da azkena. Geldiune horietan, jolas ezberdinak proposatuko dira haur eta gurasoendako, eta jatekoa ere banatuko da. Gaurkoa erdigunean izango da eta datorren astean Usaetxe inguruan –Martitzenean– eta Santa Marina inguruan –egubakoitzean– burutuko dira.