Arrasateko Udaleko Gazteria Sailak antolatu ditu ikastaroak. Matrikula 20 euro kostako da; 12 euro, ikasle eta langabeentzat. Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net.
Lehena Askoa Etxebarrietak emango du, La Pulgaren eskutik. Urriaren 16tik abenduaren 18ra bitartean izango da, martitzenetan, 18:30etik 20:00etara. Bigarrena Dunixe Royok gidatuko du, urriaren 17tik abenduaren 19ra, eguaztenetan, 18:00-20:00 ordutegian; material ezberdinak berrerabiliz (arropa, papera, brikak, CDak, botilak, laranja azalak...) bitxi eta apaingarriak nola egin erakutsiko du (belarritakoak, poltsak, argazkientzako markoak, apaingarriak...).
Arrasateko Udaleko Gazteria Sailak antolatu ditu ikastaroak. Matrikula 20 euro kostako da; 12 euro, ikasle eta langabeentzat. Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.