Gaur, egubakoitza, Erresuma Batuko Sons of the Delta bikotearen blues doinuez beteko da Kulturate. Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean sustraitutako blues tradizionala egiten dute, bestelako musika estiloekin konbinatuz.
Zapatuan, Javier Corcobadoren crooner istorioak izango ditugu. Alemanian jaiotako madrildar honek minean eta bakardadean oinarritutako kantu gordinak idatzi izan ditu beti. Ibilbide luzea dauka eta talde askotan ibili da: Mar otra vez, Demonios tus ojos, Corcobado y los chatarreros de sangre y cielo eta Manta Ray taldeetan, adibidez.
Domekan, azkenik, Igor Arzuagak eta Luis Vilek osatutako bikotea izango da Kulturateko taula gainean. Azken urteetan bakarlari moduan aritu izan dira biak: Mara proiektuan Arzuaga eta La mala crianza bandaren laguntzarekin, berriz, Vil. Biek elkarrekin Mara Mara diskoa grabatu dute.