Egubakoitzeko manifestazio zalapartatsua antolatu dute "oharkabean" pasatzen ari den egoera bati aurre egiteko: "Konplexuak kendu eta kalera irten behar gara, denok batera. Boterean daudenak hartzen ari diren erabakien aurrean altxatzeko ahalik eta masa sozial handiena mugitu behar da".
Lema bat baino, zarata
Hala, greba aurreko Arrasateko manifestaziorako lema orokor bat aukeratu baino erabaki dute zarata ateratzea dela orain bertan garrantzitsuena: "Gure haserrea erakutsi dugu, eta izan dezala ahalik eta oihartzun handiena".