Sutea Polmetasako eraikin zaharrean

Usoa Agirre 2012ko irailaren 18a

14:40 aldera piztu da sua Polmetasa enpresarena zen etxebizitza zaharreko goiko solairuan, San Andresen. 15:45 aldera itzali dute sua suhiltzaileek. Ertzaintzatik esan digutenez, etxebizitza barruan zegoen koltxoi batek hartu du sua. Ez zegoen inor barruan eta ez da zauriturik egon.

Auzotarrak kezkatuta

Su hartu duen etxean Polmetasa lantegiko burua bizi zen lantegia zabalik zegoenean, baina gaur egun gazte batzuek lokal moduan erabiltzen dutela esan digute auzotarrek. Ez dute sekula arazorik izan bizilagunekin, baina zabor asko dago inguruan pilatuta eta auzotarrak askotan kexatu izan dira horregatik. Adierazi digutenez, sutea gauez gertatu izan balitz eta inguruan dagoen zabor guztia erre, kalteak orain baino handiagoak izango lirateke.

Bestetik, pabiloiaren orubean, galdara zaharrak dauden lekuan, kanpotar asko bizi direla baieztatu digute bizilagunek eta jendearen "joan-etorri handia" izaten dela bertan.

Arratoiak eta euliak direla-eta ere askotan kexatu dira bizilagunak.


Ikusi mapa handiagoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak