BEZak eraginda, urbanoa garestiago

Ubane Madera 2012ko irailaren 18a

Arrasateko urbanoa garestitu egingo da irailaren 24tik aurrera. BEZaren igoera orokorra da horren arrazoia. Gipuzkoako Foru Aldundiak tarifa berriak proposatu dizkio Arrasateko Udalari, eta oraingo astean onartu egin ditu Udal gobernuaren batzarrak. Datutan: 1,45 eurotik 1,50era igoko da txartel arrunta; edo 1-40 bidaia artean egiten dutenak 0,76 euro ordaintzetik 0,78 euro ordaintzera pasako dira. 

Horrez gainera, 41-70 bidaia artean, 0,38 eurotik 0,39 eurora igoko da prezioa. Eta 71 bidaiatik gora egiten dutenek orain arte moduan ordainduko dute: 0,13 euro.

Txartel Bakarra

Lurraldebusek egindako proposamena ontzat ematearen Udalaren arrazoia da kontratua sinatu zutela Udalak eta Diputazioak lau urtetarako, eta horren ondorioz, Arrasateko Udala Txartel Bakarraren sisteman sartu zela.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak