Emakume Txokoak eman du abendura arteko egitarauaren berri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 18a

Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak eta Emakume Txokoak aurkeztu dute urritik abendura arteko egitaraua. Antolatzaileen arabera, ikastaroak eta tailerrak emakumeei zuzenduta badaude ere, bestelako ekimenak –antzerkia, bertso saio musikatua…– gizonei ere zuzenduta daude.

Bestalde, aipamen berezia egin diote Jabetze Eskolako eskaintzari: "Ikastaro horien bitartez emakumeok jendartean hainbat esparrutan bizi dugun egoerari erreparatuko diogu eta aldi berean norberaren garapenari arreta jarriko diogu, lan pertsonala eta kolektiboa eginez. Horrela lortuko dugu geure eskubideez jabetzea eta baliatzea, eta pertsona zein talde bezala indartzea. Hala, jendarteko esparru guztietan dugun parte hartzea handitzea lortuko dugu".

Emakume Txokoaren egitaraua eta informazio praktikoa:

Emakume Txokoa Triptiko Defnitiboa

 

Jabetza Eskolaren egitaraua eta informazio praktikoa:

Je Definitiboa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak