'Herrixa Dantzan' ekimeneko ikasturte berrirako izen-ematea zabalik dago

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 17a

Aurten ere Portaloi elkarteak plazako dantza tradizionalen ikastaroak antolatu ditu 2012-2013 ikasturterako. Helduendako ikastaroa da, Euskal Herriko plazetan ohikoak diren dantzak ikastea eta ondo pasatzea helburu dituena. Astelehenero bilduko dira Zerrajera zenaren eraikinean –Saiolan– eta lehen klasea urriaren 8an izango da. Ekainera arte 33 saio egingo dituzte eta mailen arabera ordutegi ezberdinak zehaztu dituzte: lehen mailakoak 17:00etatik 18:30era, bigarren mailakoak 18:30etik 20:00etara eta azkenik, dantza txokoan parte hartu gura dutenek 20:00etatik 21:30era. AEDn (943 77 12 28) edo Gazte Bulegoan (943 25 20 65) eman daiteke izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak