Abaroak antolatutako Torremolinoserako bidaia, bertan behera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 17a

Abaroa erretiratu elkarteak aditzera eman du bertan behera utzi behar izan duela Torremolinoserako irteera. Jende gutxiegik eman du izena eta horregatik ez dute bidaia egingo. Hala, fidantza ordaindu dutenak Etxaluzetik pasa daitezke dagoeneko dirua jasotzera. Bestalde, hitzaldi baten berri ere eman dute, hiriak eta ingurune adiskidetsuak gai dituena. Etzi izango da, hilak 19, Etxaluzeko E eta D aretoetan (17:00); Izaskun Maria Ortiz izango da hizlaria. Sarrera librea da. Azkenik, Maritxu Kajoi egunerako luncharen berri eman dute: gonbidapena jasotzeko bazkide txartel eguneratuarekin pasa beharko dira irailaren 24tik 28ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak