Horrez gainera, bihar eta eguenean, merkatariei zuzenduta Paketeria Komertzial Iraunkorra izeneko tailerra egingo dute, eta Ibai-Arte elkarteak bere bazkideak animatuko ditu "erakusleihoak iraunkortasun irizpideekin apaintzera, merkataritza berdearen ildoak jarraituz, berrerabilitako materialak erabiltzen, dendetan dituzten produktu ekologikoak erakutsiz, eta abar".
Edozelan ere, duda barik, Mugikortasun Iraunkorraren ekitaldi "izarrak" asteburuan izango dira: Birzikleta azoka, gidatze eraginkorraren gaineko ikastaroa, Birzikleta Bira eta beste. Horren harira, eguenean segi egingo dute Birzikleta azokarako materiala batzen, betiko moduan, Udal azokan.