Arrantzan azkarra

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko irailaren 17a

Txikia izan arren, arrantzarako dohain berezia erakutsi du Enaitz Irasuegi mondragoetarrak. Izan ere, zapatuan Ondarroan jokatu zen XIV Arrantza Lehiaketan txapeldun geratu zen 9 eta 14 urte artekoen artean. Irasuegik 11 urte ditu; halere, hura baino handiagoaei nagusitu zitzaien. 67 arrain arrapatu zituen. Eta opari piloa eman zioten: garaikurra, kainabera, karretea, berunak, amuak, erlojua eta kamiseta. Zorionak!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak