Besaidekoen asmoa zen Meatzerrekatik gora egitea, Salturriko baserritik pasa eta Txukurrilloko bidetik Labasturrera, handik Besaidera jaisteko. Baina egia da garai bateko bide zaharrak erabiltzeko egun zailtasun bat baino gehiago dagoela, eta denak ez ditu naturak sortu, eta bai gizakiak. Oztopo horiek gaindituz, asmoa zen 10:30erako Besaidera iristea, orduan hasi behar zituzten-eta ekitaldiok, Elorrioko mendi elkartekoek antolatuta.
Oroimen Eguneko egitarauari dagokionez, txistulari eta txalapartariek ongietorria egin diete mendizaleei 10:30ak aldera. 11:00etan meza entzun dute, eta ondoren dantzari eta txistulariak izan dira.