Egubakoitzean, MobyDick-ek zabaldu zuen ziklo akustiko hau eta kulturateko areto nagusira 60 bat pertsona inguratu ziren. Saioak aurrera egin ahala, publikoak eta musikariak gora egin zuten intentsitatean eta amaierarako eszenatokitik jaitsi eta bertara hurbildu ziren pertsonak irabazi zituen Moby Dick kantautore getxotarrak.
Atzo ordea, McEnroe taldearen indie pop rock-aren txanda izan zen. 40 bat lagun hurbildu ziren talde getxotarra ikusteko asmoz, eta hauen pop goxoa dastatu zuten. Kontzertu lasaia izan zen, atmosfera intimista nagusitu zen kulturaten eta ikusleak tarte politaz gozatu zuten zapatu arratsaldean.
Datorren asteburuan, Sons of the Deltaren bluesa, Javier Corcobadoren crooner istorioak eta Igor Arzuaga eta Luis Vil bikotearen emanaldiak ikusteko aukera egongo da kulturaten.