Sarrailagileentzat, 'Pitxi' Herreroren omenezkoa

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko irailaren 16a

Lehia bizia izan da finalekoa. Azken minutura arte Ford Mugarri Arrasate eta Trapagaran berdinduta joan diren arren, azkenean, etxean geratu da garaipena, 19-17 irabazita.

Bi goletako aldearekin, Ford Mugarri Arrasate izan da beste behin ere Jesus Maria Herrero, Pitxiren oroimenezko zortzigarren jardunaldian. Trapagaran izan du aurkari, eta gogor defendatu dute Bizkaia aldeko mutilek euren atea. Norgehiagoka bizia, eta sutsuaren ondoren, garaipena etxean geratu da.

Hirugarren eta laugarren postuak ere jokatu dituzte goizean; hirugarren Eibar Eskubaloia izan da, eta laugarren berriz, Gasteizko Gure Auzune.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak