Kajoi Tabernak eta Giokelak urtero antolatzen duten hitzordua egin dute gaur arratsaldean Herriko Plazan. Mila pintxo inguru prestatu eta Txikitxu Arrostaitz herriko dantza taldeko lagunen emanaldiarekin gozatu dute bertaratutakoek.
Jatekoaz aparte, ardoa dastatzeko aukera ere egon da, eta beste urte batez, saiheski jana hitzordu arrakastatsua izan da.