Zortzigarren Merkemerkauak ere erakarri du jendea. Beste behin ere, herriko zein kanpoko lagunek beraien erosketak egiteko aprobetxatu dute udaberri-udako azoka, izan ere, begiko duten hori prezio onean eskuratzeko aukera dute.
Trikitilariek, eta bozgorailuetatik irteten den musikak ere, kaleak eta saltoki ezberdinetako eskaintzak kuxkuxeatzera gerturatutakoak alaitu dituzte.