Edozein hazirekin egin daiteke esnea erraz-erraz: hurrak erabilita, intxaurrak, almendrak... Ura, irabiagailua eta haziak dira esnea egiteko behar diren osagai bakarrak. Chufamix deitzen da etxetresna eta Valentziatik datorren ideia da.
Arrasateko baserritarren azokan aurkeztu zuten, jendaurrean nola dabilen erakutsiz. Goiz osoan zehar Itziar Bartolome aritu zen zuzenean erakustaldia ematen. Ikusmira sortu zuen produktuak eta saltokiaren inguruan bildu zen jendeak Bartolomek zuzenean eginiko esnea dastatu eta pozik geratu ziren.