Zabalik dago pintura ikastarorako izen-ematea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 14a

Aurten ere ez du hutsik egingo Kulturateko pintura ikastaroak. Amaia Bengoa Arte Ederretan lizentziatua izango da irakaslea eta matrikulazioa zabalik egongo da hilaren 17tik 21era, 17:00etatik 19:00etara. Hauexek dira prezioak aste barruko klaseetarako: helduak 140 euro –hiru ordu astean irailetik ekainera– eta zazpi urtetik gorako haurrek, berriz, 70 euro –ordu eta erdi irailetik ekainera–. Zapatutan joan gura dutenek 92 ordu ordaindu beharko dute, zapaturo bi ordu eginda. .

Klaseak irailaren 24an hasiko dira, Kulturateko pintura gelan. Gelarako sarrera Seber Altube plazan dago. Bestalde, talde mugatuak izango dira, gehienez 20 ikasle onartuko dituzte.

Aste barruan klaseak 17:00etatik 20:00etara izango dira eta zapatutan, berriz, 11:00etatik 13:00etara. Informazio gehiagorako deitu 943 25 20 25 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak