Lapurrak sartu dira Arrasateko gaztetxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 14a

Eguaztenetilk eguenerako gauean sartu ziren lapurrak gaztetxean. Hainbat ate behartu ostean barrura sartzea lortu zuten eta AGAKOren arabera, ez dute balio handiko ezer eraman: "Atzo egin genuen inbentarioan tabernan alkohol botila batzuk falta zirela konturatu ginen, baina ez besterik. Hori bai, ateetan batez ere, kalte handiak eragin dituzte". Hirugarren aldia da sartzen direna, izan ere, uztailean eta abuztuan ere sartu ziren. AGAKOk gogor salatu du ekintza: "Penagarria iruditzen zaigu herriarendako lan egiten duen gune bati halako erasoak egitea".

Beheko irudian, behartu duten beste ateetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak