Euskararen aldeko herri lasterketa egingo da hilaren 22an

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko irailaren 13a

Euskal Herriko zenbait tokitan egingo dute irailaren 22an 'Euskaraz bizi nahi dut' herri lasterketa, Arrasate tarteko. Herriko Plazan izango da hitzordua 18:00etan hasita, eta dagoeneko izena eman daiteke www.euskarazbizinahidut.org webgunean.

Herriko eragile ugarik hartu dute ekimena antolatzeko ardura: Arrasateko Udala, euskalgintzako zenbait talde, Arrasate Atletiko taldea...Euskararen aldeko ekitaldia da eta Euskal Herri osoan zehar ordu berean egingo diren lasterketen bidez, milaka pertsonen inplikazioa bilatzen du.

Lagun arteko lasterketa honek ez du lehiaketa bultzatzen, xedea euskaraz bizi nahi dela aldarrikatzea baita. Hala, zozketa batetan sartuko dira parte hartzaile guztiak eta  sari ezberdinak irabazteko aukera edukiko dute: DVD eramangarri bat, xurgagailu elektronikoa, motxila...

Adinaren arabera lasterketa maila ezberdinak egingo dira:

  • 5-6 urtekoek 100 metro
  • 7-8 urtekoek 175 metro
  • 9-10 urtekoek 400 metro
  • 11-12 urtekoek 600 metro
  • 13-14 urtekoek 800 metro
  • 15-17 urtekoek 1000 metro
  • 18 urtetik gorakoek 5000 metro

Internet bidez egin daiteke aurretik izen-ematea, baina egunean bertan eta hitzordua baino ordubete lehenago ere egongo da aukera. Lasterketan aritu nahi dutenek prezio sinboliko bat ordaindu beharko dute: haurreko 2 euro eta helduek 5 euro. Online bidezko inskripzioa eginez gero, ordainagiria aurkeztu beharko da lasterketa aurretik, izena emateko mahaian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak