Arrasatear batek 11.000 euro irabazi ditu Vueltako porran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 13a

San Andres auzoan bizi den Santi Gonzalez (Arrasate, 1963) izan da aurtengo porrako protagonista nagusia, zalantza barik. Lehen saria irabazi du –ia 8.000 euro– eta baita hirugarren zein zazpigarren saria ere. Hau da, guztira ia 11.000 euro poltsikoratuko ditu. Kanariar Uharteetatik oporretan egotetik heldu berri, adierazi digu jakingo balu beste astebete geratuko zela gutxienez: "Oso pozik jaso dut albistea. Zer egingo dudan irabazitako diruarekin? Hasteko, lagunekin afari eder bat egingo dut eta beste zati bat emaztearekin batera bidai bat egiteko erabilik dut", esan digu irribarretsu.

659 parte hartzaile izan ditu aurten Espainiako Vueltaren Monteko porrak, iaz baino 50 bat gutxiago.

Internet bidez izena emateko aukera ez egoteak zuzenean eragin du, baina Juan Carlos Davila arduraduna pozik dago parte hartzearekin: "Abuztu erdian izan zen izen-ematea, oso data txarrak dira. 400 bat parte hartzaile espero genituen eta ia 600 izan ditugu; pozik gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak