Baina ez dira poltsa berrerabilgarriak izango asteko ekintza bakarrak. Irailaren 18an eta 20an Paketeria komertzial iraunkorra izenburu duen ikastaroa antolatu dute, merkatariei begira. 14:30etik 16:30era izango da eta Debagoieneko Mankomunitateko ikasgeletan izango da.
Hainbat helburu ditu ikastaroak: paketeria materialak ahalik eta hobekien aprobetxatzea, horien kostua jaistea, material alternatiboen erabilera, paketeria iraunkorraren azken joerak eta materialak ezagutzea edota paketeak egiteko prozedurak aztertzea eta hobetzen saiatzea.
Erakusleihoak apaintzera animatuz
Era berean, Ibai Artekoek elkarteko kide guztiei dei egin die erakusleihoak apain dezaten: "Elementu eta material birziklatuak, ekologikoak, berdeak edo berrerabilitakoak erabiliz". Erakusleihoetan salgai dituzten produktu ekologikoak ezagutzera ematera ere animatu dituzte.