'Carmen' opera, urriaren 23an Amaia antzokian

Ubane Madera 2012ko irailaren 13a

Arrasateko Ozenki elkarteak Georges Bizeten Carmen opera ekarriko du Arrasatera, nazioarte mailan izen handia duten artisten eskutik. Opera 2011 konpainiakoek ipiniko dituzte ahotsak (bakarlaria eta koruak) eta Bulgariako Pleven Orkestra Sinfonikoak ipiniko du, berriz, musika. Sarrerak astelehenean, hilaren 17an, jarriko dituzte salgai, Servikutxan eta Arrasate Musikalen, 25 eurotan.

Opera jatorrizko bertsioan, azpitituluekin izango da. Eta Murtziako Ballet Españolak ere parte hartuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak