Gose bosgarren diskoa grabatzen ari da

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 13a

Gose, Jangura Produkzioak bere zigilu propioaren bitartez, azaroaren 20an kaleratuko duen bere bosgarren diskoa grabatzen ari da. Arrasateko taldeak SPAMen (Juan Sueiro & Moli) parte-hartzea izan du disko berri honen ekoizpen lanetarako, eta Torrelodoneseko (Madril) Estudios 54n aurkitzen dira lan horri forma ematen. Grabaketaren inguruko iritziak, bizipenak, bideoak, argazkiak… www.musikazuzenean.com webgunean zintzilikatuko dituzte.

Blog horren bitartez, Arrasateko taldearen estudioko langintza lehen eskutik jarraitu ahal izango da, taldekideek idatzitako kronika zuzenen bidez.

Bertan zintzilikatu dituzte, oraingoz, martitzenean –irailak 11– idatzitako kronika, eta taldearen biografia eta diskografia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak