Garcia pozik dago egoitza berriaren irekierarekin. "Elkartzeko lekua" izango dela dio, "modu askean" berba egin eta iritziak elkartrukatzeko. Gaineratu du ETAren su eten iraunkorrak taberna eta jatetxea irekitzea ahalbidetu duela eta nabarmendu du egoitza zaharrak izan zuela taberna baina eraso eta jazarpenek ixtera behartu zutela: "Jendeak tabernan sartzeko eta bertan ikusiak izateko beldurra zuen".