Besaideko Oroimen Egunera, Arrasateko bide zaharretatik

Xabier Urtzelai 2012ko irailaren 13a

Mendian hil diren mendizaleak omentzeko Oroimen Eguna egingo dute domekan Besaiden. Euskal Herriko osoko mendizaleak batuko dira urteroko hitzorduan, eta aurtengo edizioan Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak hartuko du eguna antolatzeko ardura. Besaide Mendi Elkartekoak, baina, proposamen bereziarekin datoz.

Mendizale gehienak euren kabuz joango dira Besaidera, baina Arrasateko mendi elkartekoen proposamena da Besaidera Arrasateko bide zaharretatik joatea: "Domekan 08:30ean egin dugu hitzordua, Monterronen, eta deialdi irekia da, Arrasateko bide zaharrak ezagutu nahi duenarendako proposamena", adierazi digu aste barruan Aitor Zubiaga Besaideko ordezkariak: "Meatzerrekatik gora egingo dugu, Salturriko baserritik pasa eta Txukurrilloko bidetik Labasturrera, handik Besaidera jaisteko". Hain zuzen, Besaidek eskuartean dituen proiektuetako bat da Arrasate inguruetako bide zaharrak errekuperatzea, eta ekimen honekin bide horietako batzuk ezagutarazi nahi dituzte.

Besaiden, 10:30ean
Oroimen Eguneko egitarauari dagokionez, txistulari eta txalapartariek ongietorria egingo diete mendizaleei 10:30ak aldera. 11:00etan meza egingo dute, eta ondoren dantzari eta txistulariak izango dira. Txosna ere jarriko dute, jateko eta edatekoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak