Hilaren 17an irekiko dituzte ludotekako ateak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 12a

Txatxilipurdiren Haur Sailak kudeatzen dituen ludotekak ere gertu daude ikasturte berrirako. Irailaren 17an irekiko dituzte ateak Usaetxe, Okendo eta Santa Marinako egoitzek. Lehen bi asteetan, irailaren  28a arte, 3 eta 12 urte bitarteko haurrak bazkide izan gabe ludotekan sartzeko aukera izango dute; ludotekak nolakoak diren ezagutu eta bertako eskaintzaz gozatzeko. Bazkide egin gura dutenek 30 euro ordaindu beharko du ikasturte osorako, iaz moduan. Gogotsu daude ikasturte berrirako: "Proiektu berria esku artean dugularik, haurren beharrei erantzun eta kaleak biziberritzera  gatoz!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak