Uribarri-Erguingo jaiak aste bukaeran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko ira. 12a, 17:36

Jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran Uribarri-Erguin auzoan. Aurten diru-falta eta auzotarren parte-hartze eza nabarmendu ditu auzo alkatetzak. Auzo bazkaria izan da antolatzaileen apustua baina oraingoz saldu diren txartel kopurua aintzat hartuta, ez dirudi arrakasta handirik izango duenik. Bestalde, ohiko zenbait ekintzek huts egingo dute, hala nola, bertsolariak, herri kirolak edo luncha. Diru falta ere nabarmendu dute.

Antolatzaileen agurra:

"Auzoko jaiak direla eta, aurtengoan ere zuok agurtzera gatoz eta guztioi jai zoriontsuak opatzera.

Jaietarako prestatu dugun egitaraua auzokide guztion gustukoa izango delakoan gaude;  eta bide batez, antolatutako ekintzetan parte hartzeko eskatu nahi dizuegu.

Halaber, tarte hau eskaini nahi dugu beraiek horrela nahi gabe, jaietan parte hartu ezingo dutenak agurtzeko;  eta horientzat guztientzat agur bero bat bidaltzeko".

Uribarri-Erguingo alkatetza

Egitaraua

Egubakoitza 14

  • 17:00: Txatxilipurdirekin jolas eta tailerrak Usaetxe plazan
  • 19:00: Suziri jaurtiketa auzoko jaiei hasiera emateko.
  • 19:30: Bolo-bolo eta buruhandiak umeentzako.
  • 23:00: Arrasateko rock taldeen kontzertua Udalpe plazan, goizaldera arte.

Zapatua 15

  • 10:00: Diana, suziriak eta buruhandiak.
  • 10:00: Uribarri eliza inguruan, segwayak (40 kilotik 115 kiloraino ume eta ez hain umeendako), roller eta pedaloak.
  • 11:00: Bergarako zezen eta ponyak txikiendako.          
  • 11:00: Gazteentzako ekintzak Erguingo Gaztetxoko kanpoan, Gaztetxokoen eskutik.
  • 11:00: Puzgarrien jolas-parkea umeentzako, Usaetxe plazan.
  • 14:30: Auzo Bertso bazkaria Larrea plazan.
  • 17:00: Haur parkea, Usaetxe plazan.
  • 22:00: Versions band rock talde famatuen bertsioak: Mama, Rolling, Latzen...).
  • 23:30: Lotxo taldearekin erromeria Usaetxe plazan, goizaldera arte.

Domeka 16

  • 10:00: Diana eta suziriak.
  • 10:30: Tirolina, ohe elastikoa, San Migel kutxakin dorreak, Arku jaurtiketa eta skate eta patin pista, Iturripen.
  • 11:00: Patin topaketa, Nito aparkalekuan hasita.         
  • 11:00: Haur parkea, Iturripen.
  • 12:30: Lore Gazte dantza taldearen ekitaldia, Arimazubi plazan.
  • 16:30: Tirolina, ohe elastikoa, San Migel kutxakin dorreak, arku jaurtiketa eta skate eta patin pista,  Iturripen.
  • 17:00: Hilbera taberna osteko arkupetan ipuin kontalaria.
  • 19:00: Arimazubiko plazan Herrixa dantzan, Patxi Monterorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak