Anbulatorioan eta zaharren egoitzetan ipiniko dituzte gripearen kontrako txertoak

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 12a

Arrasateko Lehen Mailako Atentzioko taldeak jakinarazi du txertatze-kanpaina irailaren 17tik urriaren 31ra arte izango dela. Aurreko urteetan bezalaxe, 65 urtetik gorako guztiei zuzenduta egongo da, baita gaixotasun kronikoren bat duten 65 urtetik beherakoei ere: esaterako, diabetesa edo bihotzeko, biriketako, giltzurrunetako… gaixotasunen bat dutenei.

Txertoa hartzeko leku eta orduak:

Anbulatorioan: astelehenetik ostiralera, aurrez txanda hartuta.

Zaharren egoitzetan (12:00etatik 13:00etara):

  • Irailak 20, eguena: Musakolan.
  • Irailak 21, egubakoitza: Santamainan.
  • Irailak 24, astelehena: Uribarrin.
  • Irailak 25, martitzena: San Andresen (Etxaluzen).

Etxean dauden ezinduak euren mediku edo erizainarekin jar daitezke harremanetan, txertoa etxean jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak