Etorkinendako harrera zerbitzuak aurrera egingo du

Ubane Madera 2012ko irailaren 12a

Ekin Emakumeak Elkarteak kudeatutako etorkinendako harrera zerbitzuarekin bat egingo du Arrasateko Udalak. Hala, bien elkarlanari esker, zerbitzu hori abendura arte mantendu egingo dute. "Zerbitzu honen bitartez, herrira etorri berriei, modu zuzen eta pertsonalizatuan harrera egingo zaie, haien egoera ezagutu eta informazioa eta orientazioa emateko", azaldu dute.

Horrekin batera, Arrasateko baliabideen (zerbitzuak eta beste), etorkinen eskubideen, lana topatzeko orientazioaren eta bestelakoen berri emateko eta "inguru geografiko, sozial eta kulturala aurkezteko" lau saioko lantegiak antolatu dituzte. Besteak beste, euskara ikasteko bideak ere azalduko zaizkie.

Informazio gehiago eskuratzeko Ekin Emakumeak Elkartera jo daiteke, Pablo Uranga kalean duen egoitzara. Telefono zenbakiak honakoak dira: 651 70 79 36 edo 943 79 83 70.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak