Merkemerkaua zapatuan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko irailaren 10a

Udaberri-udako beherapen azoka ospatuko da zapatuan Arrasaten. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa eta 10:00etatik 20:30ak arte egingo da, jarraian. 32 saltokik parte hartuko dute eta kokaleku ezberdinak izango dituzte, azken edizioetan moduan.

Batzuk euren saltoki aurrean kokatuko dira; eta besteak, taldeka antolatuta, Herriko plazan, Maalan eta Olarte kalean egongo dira. Parte-hartzaileak eta kokalekuak ondorengoak dira:

  • Saltoki aurrean: Josle, Loramendi Kirolak, Oskarbi, Tamayo, Zubia, Itxaso, Mabel, Ttikitto, Udalaitz, Azul oscuro casi negro, Artz, Koro Zabaleta, Garraxi, Nothing Without, Lore lurrindegia, Tipi-Tapa, Pissa, Ume eta Lilura.
  • Herriko plazan: Haurtxoa, Luko, Txuri-Beltz, Biotika parafarmazia, Resusta-Karrikirri, Merche, Kapikua, Oihal etaTxuntxurunberde.
  • Maalan: BC.
  • Olarte kalean zehar: Kili-Kolo, Sikol eta Beinke.

%70 edo %80ko deskontuak 

Azokan, herritar zein bisitariek %70 edo %80ko deskontuak aurkitu ahal izango dituzte artikulu desberdinetan. Horien artean, emakumezkoentzako, gizonezkoentzako eta haurrentzako moda: lentzeria-mertzeria, osagarriak, oinetakoak, ile-apaindegiak, parafarmaziak…

Kale animazioa

Giroa sortzeko eta kaleak animatzeko, egun osoan zehar, musika eta kale animazioa izango dira:

  • 11:30-13:30 Trikitilariak.
  • 17:00-18:30 Erraldoi eta Kilikien konpartsa.
  • 18:30-20:30 Trikitilariak.

Azokaren gaineko informazioa

Azoka aurreko egunetan diptiko informatiboak banatuko dira, azokaren gaineko informazioarekin: ordutegia, programazioa, saltokien kokalekuak…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak