Aurpegi berriak ditu Arrasateko errugbi taldeak

Mireia Bikuña 2012ko irailaren 10a

Arrasateko errugbi taldea lanean hasi da dagoeneko. Igor Isasik 25 jokalari izango ditu denboraldiari aurre egiteko. Senior mailako taldeak azken urteetako egitura mantenduko du. Taldea indartzeko aurpegi berriak egongo dira Mojategin.

Adibidez, Ander Heriz arrasatearra etxera itzuli da azken urtea Durangon eman ondoren. Gainera, urtebeteko lesioen ondoren, zelaietara itzuli dira Jon Lizaur, Julen Barrutia eta Ander Salaberri. Mikel Bargiela antzuolarra errugbira itzuli da berriro, eta lehen taldera jauzia egin du Jokin Dolarak. Hasiberri bat ere izango dute: Andoni Azpiazu oñatiarra.

Igor Isasiren taldeak denboraldi-aurrearekin dihardu. Euskal liga txapelketa irail bukaeran edo urri hasieran hasiko dute.

Harrobikoekin lanean

Senior maila ez da Arrasate Errugbi Taldeak duen talde bakarra. Harrobiarekin sendo lan egiten duen elkartea da. Talde guztiak hasi dira entrenatzen.

Neska-mutikoak errugbira erakartzeko eskola ere badute Arrasaten. Hor egiten dute lan gaztetxoekin. Eskolan diharduten jokalariak dira senior mailako taldearen etorkizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak