Garraio iraunkorra aldarrikatzeko astea, gaur zortzi

Ubane Madera 2012ko irailaren 10a

Urbanoa doan, erosketarako poltsa berrerabilgarriak opari, erakusleihoen apainketa iraunkorra, gidatze eraginkorraren gaineko ikastaroa eta Birzikleta Azoka dira, besteak beste, aurtengo Mugikortasun Asterako Arrasateko Udalak antolatu dituen ekitaldietako batzuk. Irailaren 17tik 23ra bitartean egingo dute aste berdea. 

 

 

Astebete falta arren, komeni da Mugikortasun Asteko zenbait ekitaldi agendan apuntatzea ahalik eta lasterren. Birzikleta Azoka da horietako bat. Izan ere, azoka bera irailaren 22an (zapatua) izango bada ere, azokarako materiala oraingo zapatuan, irailaren 15, eta hurrengo martitzen eta eguenean, irailaren 18 eta irailaren 20, eraman beharko da, Udal azokara. Zapatuan, 11:00etatik 13:00etara, eta martitzen eta eguenean goizez ordu berean eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.  

Ze material

 

 

Edozein motako bizikletak, patinak, patineteak, kaskoak, belozimetroak, gurpilak, eskularruak, mailotak… eraman ahal dira, jakina, egoera onean baldin badaude. 

 

Gero, azokan saltzen ez duten materiala eta saldutakoaren zenbatekoa jabeari emango dizkiote irailaren 27an, eguena, Udal azokan. 17:00etatik 19:00etara.

 

Gidatze iraunkorra, izenematea

 

Gidatzearen gaineko ikastaroari dagokionez, berriz, hori ere irailaren 22an izango da, Jokin Zaitegi aretoan. Baina interesa duenak aldez aurretik eman beharko du izena, irailaren 19a baino lehen, hain justu ere (BAZen). Ikastaroan erakutsiko dute zela "gidatzeko era eraginkorrak erakusten digun irizpideak aplikatuz lor dezakegun erregaien kontsumoa %20 gutxitzea". 

 

Autobusa doan, poltsak opari

Eta Mugikortasun Astearen beste pare bat ekitaldi aipatzearren, Arrasateko urbanoa doan erabili ahal izango da aste berdeak irauten duen bitartean. Eta Ibai-Arte merkatari elkarteko kide diren saltoki guztietan, berriz, poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte irailaren 17an hasi eta poltsak agortu arte.

Horrez gainera, Ibai-Artek elkarteko saltokien erakusleihoak "iraunkortasun irizpideekin apaintzera" animatuko ditu, "berrerabilitako materialak erabiltzen, dendetan dituzten produktu ekologikoak erakutsiz…"

Egitarau osoa hemen

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak