Tabernak plazara eta jendea eurekin makro pintxo-potean

Julen Iriondo 2012ko ira. 10a, 10:36

Eskerrak herritarrei, pintxo-potea martxan jarri zenetik pasatu diren hiru urte hauetan ekimenari emandako erantzunagatik. Eta eskertzeko ze modu hobea, pintxo-pote erraldoia egitea baino? Eta benetan izan zen handia domekakoa.

Barra eta sukaldea Biteri plazara atera zituzten Hilarion, Hotel Mondragon, Lorategi, Dublin, Zuk Nahi, Ostantz eta Monte tabernek eta ohiko ardo, garagardo eta cavaz gain, bestelako ardoak, sagardoa eta freskagarriak ere banatu zituzten, euroaren truke eta pintxoarekin batera; atuna, solomoa, eta txorizoa, besteak beste, aukeran.

Bertsoak eta musika

Eguerdi aldean izugarrizko jende pila batu zen plazan, bertan jarritako musika eta Xabi Igoa bertsolari aramaioarraren bertsoak ere lagun. "Egin duen giroarekin ardo zuria asko edan da", zioen Monteko Juan Carlos Davilak.

Kalean giroa sortzea, tabernetan mugimendua areagotzea... hasi zirenean jarritako helburuak betetzen ari direla-eta, pozik ageri zen Davila domekako ospakizunean, aurrera jarraitzekotan.

Eta herritarrak ere gustura, "domekak nahikoa zozoak izaten dira bestela", eta ez bakarrik atzokoarekin, baita urtean zeharreko ekimenarekin ere. Gustura baina aldarrikapen berriekin: "Eguenetakoa ondo dago, baina eguenetan posible bada agian jaitsi daitezke prezioak apur bat beste egunetan ere", zioen batek.
Bazkalorduan jende kopuruak behera egin ostean, arratsaldean gerturatu zen gehiago, umeendako puzgarrien aitzakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak