Gaueko 11:10 aldera izan zen, Ertzaintzaren arabera. Santander banketxearen Arrasateko Ignacio Zuloaga kaleko kutxazainari erregaia bota eta su eman zioten ezezagunek. Kutxazaina kiskalita geratu zen, eta inguruak belztuta. Aurrena ertzaintzaren patruila bat saiatu zen itzalgailuekin sua amatatzen, baina suhiltzaileek joan behar izan zuten azkenean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.