Mugikortasun Astearen programazioaren barruan ekimen ugari antolatzen dituzte urtero, eta horietariko bat da Birzikleta Azoka. Arrakastatsua izaten da, eta herritarren laguntzari esker burutzen da.
Material bilketa egingo da azoka antolatzeko. Egoera onean dagoen edozein material eraman dezakete herritarrek: edozein bizikleta mota(mendikoak, paseokoak, errepidekoak, haurren bizikletak), trizikloak, patinak, patineteak, kaskoak, gurpilak, eskularruak...
Materiala egun eta ordu jakin batzuetan jasoko dute udal azokan:
- Irailaren 15, zapatua: 11:00 – 13:00
- Irailaren 18, martitzena eta 20, eguena: 11:00 – 13:00 eta 17:00 – 19:00.
Salneurria jabeak jarriko dio eta saltzen ez den materiala eta saldutakoaren zenbatekoa jabeari itzuliko zaio.