Mondrako neskek liga hasiko dute domekan

Xabier Urtzelai 2012ko irailaren 7a

Mondrako neskek tarte txikia izan dute denboraldia behar den moduan prestatzeko –joan den astean 1-4 irabazi zioten Oiartzuni. Oraingo asteburuan bertan hasiko dute liga (domeka, 12:00, Mojategi) Bizkaiko San Inazioren kontra.

Arrasateko neskek denboraldi ona egin zuten iaz, kategoria berria ez zitzaien handi geratu eta larregi sufritu barik lortu zuten mailari eustea. Aurten ere lan txukuna egiteko moduko taldea dute, eta urtebeteko esperientzia bigarren mailan. Baina, egia da taldeak baja garrantzitsuak izan dituela, Araitz Etxabek (Oiartzunen jokatuko du), Maitane Roak eta Izaskun Usabiagak taldea utzi dutelako. Euren ordez, berriz, Alaitz Seoane, Naiara Lete, Maider Martinez-Alcocer eta Sherezade Moreno izango dira taldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak