Udak eman duenarekin pozik, Aukeak aurkeztu du ikasturte berrirako eskaintza

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 7a

Aukeako presidente Joxerra Askasibar pozik dago aurtengo udako zerbitzuek izan duten harrerarekin: "Balorazio oso baikorra egiten dugu, batez ere jende asko etorri delako". Bi arrazoi nagusi aipatu ditu: batetik, aurtengo udan eguraldiak asko lagundu duela eta, bestetik, igerilekuetan Aukeak egin dituen hobekuntzak. Hobekuntza horien artean aipatu du, adibidez, berdeguneak handitu izana. Horrez gain, gimnasio eremu berria aurkeztu dute eta baita 2012-2013 ikasturterako eskaintza ere. Aurten, kirol elkarteetan ez dauden gazteak kiroldegira ekartzea da erronka garrantzitsuetako bat, Amaia Zabaleta teknikariak azaldu duenez.

Gimnasio berriaren erabiltzaile batekin egon gara, haren iritzia eskatzeko: "Gimnasioetan aritzen garenondako ondo dago. Materiala, azken belaunaldikoa izan ez arren, nahiko ondo dago. Gainera, diru asko aurreratzen dut beste gimnasio batzuk baino merkeagoa delako. Hori bai, hasiberriendako begirale bat egotea faltan botatzen dut, makinen nondik norakoak eta bestelako argibide batzuk emateko".

Barruko igerilekuak, hilaren 17an

Udako kanpaina hilaren 16an bukatuko da eta Aukeako ordezkariek aurreratu dutenez hilaren 17an irekiko dira barruko igerilekuak. Bestalde, hilaren 13ra arte edonori irekita daude Musakolako kiroldegiko ateak. Eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera dago beraz, eta informazio gehiagorako webgunera jo daiteke edo kiroldegian bertan galdetu. Horretarako begirale berezi bat jarri dute.

Informazio erabilgarria behean atxikita

ATE IREKIAK

2012-2013 IKASTURTEKO IKASTAROAK

IRAILA ETA ABENDU ARTEKO ABONUEN PREZIOAK

ALOKAIRU FINKOEN ESKAERAK

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak