Beraz, irailaren 14tik aurrera egoitza berrian egingo du lan Arrasateko PSE-EEk. Legebiltzarrerako hauteskundeei begira lanerako leku berria, beraz. Hala, Arrietak adierazi du urriaren 21eko hauteskundeetarako posta bidezko botoa egoitza berrian eman ahalko dela.
Plaka bat ikus daiteke dagoeneko Martxoaren 8 kalean. Marcos Vitoria alderdikide arrasatearra gogora ekarri izan dute: "36ko Gerran Frantzian erbesteratuta egon zen militante arrasatearra da, alderdikide historiko bat", esan digu sozialista arrasatearrak.
Era berean, oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten Olarte kaleko egoitza zaharrarekin: "Aztertzen gabiltza zer egin eta laster hartuko dugu erabakiren bat".