Plazaola arrasatearra eta Gure txakurra, Gipuzkoako txapeldun

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko irailaren 6a

Jesus Mari Plazaola arrasatearra eta Gure izeneko txakurra izan ziren irailaren 2an Legazpin eginiko Gipuzkoako XLIV. Euskal Artzain Txakur Lehiaketako irabazleak.

Guztira hiru debagoiendarrek hartu zuten parte Gipuzkoako Euskal Artzain Txakur lehiaketan: Jose Luis Madinabeitia eta Migel Arregi oñatiarra eta Jesus Mari Plazaola arrasatearra. Gure izeneko txakurrarekin batera egindako lanari esker jantzi zuen Plazaolak txapela. Pozik agertu da eginiko lanarekin, bere hitzetan, ez duelako askorik entrenatu.

Eskarmentu handia dauka Plazaolak alor honetan; hain zuzen, 41 urte daramatza erakustaldiak eskaintzen eta azken zortzi urteetan alboan eduki du Gure. Euskal Herrian aritu da batez ere, baina baita kanpoan, Katalunia eta Galizia aldean. Ez da txapela jantzi duen aurreneko aldia, "zortziren bat txapel jantzi ditut".

Oñatiko Nazioarteko Txapelketa da bere erronka nagusia, hilaren 22an; izan ere, orain arte txapela jantzi ez izanak arantzatxoa utzi dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak