Makro pintxo-potea, oraingo domekan Arrasaten

Xabier Urtzelai 2012ko irailaren 6a

Domekan, hilak 9, Arrasateko pintxopoteak 3. urteurrena betetzen duela ospatzeko Makro pintxo-potea egingo dute herriko zazpi tabernak. Biterin barra handi bat jartzeko asmoa dute, jatekoak eta edatekoak egongo dira bertan, musika jarriko dute eta baita umeendako puzgarriak ere.

Ekimena Arrasate Bizirik taldeak bultzatu du, eta Makro pintxo-potea egitera animatu dira Monte taberna, Hotel Mondragon, Lorategi, Dublin, Zuk Nahi, Ostantz eta Hilarion, eta domekan Hotel Mondragon eta Hilarion ez ezik, gainontzeko negozioak itxita egongo dira.

Hala, Goizeko 10:00etan hasiko dira lanean, eta 20:00ak arte zabalik egongo da Biteriko barra. Bertan, euro baten truke, edatekoaz batera –ardo zuria, gorria ala garagardoa– hainbat pintxo egongo dira aukeran (guztira 6 ezberdin). Jatekoekin eta edatekoekin batera, gaztetxoendako puzgarriak ere jarriko dituzte, 18:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak