Teknika lantzen dihardute 25 neska-mutilek Iturripen

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko irailaren 6a

Ointxe! Saskibaloi Taldeak antolatuta, Teknifikazio Jardunaldiak egiten dihardute Arrasateko Iturripeko kiroldegian. Astelehenean hasi ziren eta bihar egubakoitza, hilak 7, emango diote amaiera.

Saskibaloia gustuko duten zortzi eta hamabost urte bitarteko 25 neska-mutil ari dira parte hartzen ekimenean. Egunero 10:00etan elkartu dira. Adineka banatuta, bakoitzaren beharrei egokitutako ariketa ezberdinak landu dituzte.

Horrelako teknifikazio saio bat antolatzen duten lehenengo aldia izan da hau, eta Josu Larreategik eduki du gaztetxoak prestatzeko ardura. Larreategiren esanetan, kopuru polita elkartzea lortu dute eta pozik agertu da esperientziarekin.

Nahiz eta izena emateko deialdia irekia izan zen, parte hartzaile gehienak klubekoak bertakoak izan dira; etorkizunean hori aldatu gura dute, jende ezberdina erakarriz. "Izan ere, ekimena urtero errepikatzea da gure asmoa, eta ahal izanez gero, data beretsuetan. Modu horretan, aurredenboraldia prestatzeko baliagarria izango zaie".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak